{"id":7,"date":"2015-02-26T11:49:29","date_gmt":"2015-02-26T11:49:29","guid":{"rendered":"http:\/\/barrankatt.com\/?page_id=7"},"modified":"2015-08-23T21:39:59","modified_gmt":"2015-08-23T21:39:59","slug":"historia","status":"publish","type":"page","link":"https:\/\/www.barrankatt.com\/eu\/el-club\/historia\/","title":{"rendered":"Historia"},"content":{"rendered":"<p>Mendiko bizikletaren taldeaz hitz egiteko 90eko hamarkadaren hasierara joan behar dugu. Urte horietan Altsasun eta inguruko herrietan ikusi genituen lehendabiziko aldiz bizikleta batzuk ohikoetatik desberdinak zirenak eta asfaltatu gabeko eremuetan ibiltzeko aukera ematen zutenak, bide eta pistetan, esate baterako.\u00a0 \u00a0Urteak aurrera egin ahala, asko handitu da kirol hau praktikatzen duten pertsonen kopurua.<\/p>\n<ol start=\"1993\">\n<li>urtean, lehendabiziko taldea osatu zen. Igande goizetan elkartzen ziren bizikletan ibiltzeko, ibilbide zehatzik gabe. Aldez aurretik zehaztutako ordu batean elkartzen ziren eta ibilbidea erabakitzen zuten. Javier Aldaz, Floren Esquisabel, Joserra Unamuno, Pedro Val, Eugenio Barroso izan dira, besteak beste, mendiko bizikletaren aitzindariak.<\/li>\n<\/ol>\n<p>Ateraldietan ohartu ginen mendiko bizikletak gero eta zale gehiago zituela. Horregatik, 1994ko otsailean bilera bat antolatu genuen Gure Etxean mendiko bizikletan taldean ibiltzeko interesa izan zezaketen guztiei zuzenduta. \u00a0Hamar lagun inguru elkartu ginen eta erabaki genuen irteera-egutegi bat prestatzea. Egutegian hurrengo hilabetean egin beharreko irteerak jaso genituen. \u00a0Hilean bi irteera egitea adostu zen.<\/p>\n<p>Mikel Nazabal Ulayarren lanak eragin handia izan zuen Mendiko Bizikleta Sailaren sorreran. Garai hartan, Mikel Nazabalek Urbasa eta Andia mendietan mendiko bizikletan ibiltzeko ibilbide batzuk jasotzen dituen liburu bat idatzi eta Urbasa, Andia eta Entzia mendizerren mapa geografikoa argitaratu zituen. Horretaz gain, ibilbide batzuk\u00a0 antolatu zituen, Sakanako Mankomunitatearen Kirol Zerbitzuarekin batera.<\/p>\n<p>Bestalde, ezin ditugu aipatu gabe utzi Javier Zamarr\u00f3n eta Pablo L\u00f3pez, 93 eta 94 urteetan ibilbideak sortu eta informazio asko jaso baitzuten. 1994. urtearen bukaeran, 40 ibilbide inguru genituen, denak profil desberdinetakoak (kilometroak eta altuerak).<\/p>\n<p>94, 95,96 eta 97 urteetan, BTT saileko hainbat lagunek Arabako itzulian parte hartu zuten \u2014ondoren, Euskadiko Itzulia izena jarri zioten\u2014, eta gure klubaren berri eman zieten mendi bizikletako beste zale batzuei.<\/p>\n<p>Egun bat baino gehiago irauten zuten ibilbide hauetan parte hartzeak gure ibilbide handiak antolatzera animatu zigun. \u00a0Horrela, 1998. urtean, BTT saileko zazpi kidek Donejakue Bidea egin genuen, mendiz (8 egun). \u00a0Burunda Txirrindula Taldeko furgoneta eraman genuen, laguntza gisa.<\/p>\n<ol start=\"99\">\n<li>urtean, Zilarraren Ibilbidea egin genuen (8 egun). Sevillatik Astorgara joan ginen. Ibilbide luze hau BTTko bost kidek eta furgonetako gidariak egin genuen.<\/li>\n<li>urtean, BBTko lau kidek eta furgonetan zihoazen bi laguntzailek Ciden Ibilbidea egin genuen 7 egunetan. Vivar del Cid-etik (Burgos) atera ginen eta Alfara de Algimian (Valentzia) amaitu genuen.<\/li>\n<li>urtean, Nafarroako Itzulia egin genuen. Nafarroako Itzulia hamar etapatan egin zuten Burunda Txirrindularitza taldekoek. Nolanahi ere, ibilbide hau egin nahi duenak duen denborara eta egoera fisikora egokitu beharko du. \u00a0Informazio gehiago behar izanez gero, sakatu lotura honetan: Nafarroako Itzulia.<\/li>\n<li>urtean, Donejakueko iparraldeko bidea egin genuen. Donejakue Bide hau hamaika etapatan egin zen. Nolanahi ere, ibilbide hau egin nahi duenak duen denborara eta egoera fisikora egokitu beharko du.\u00a0 \u00a0Informazio gehiagorako, sakatu lotura honetan: Donejakueko Iparraldeko Bidea.<\/li>\n<li>urtean Kixoteren Ibilbidea egin genuen. Kixoteren Ibilbidea bederatzi etapatan egin zuten Burunda Txirrindularitza taldekoek. Nolanahi ere, ibilbide hau egin nahi duenak duen denborara eta egoera fisikora egokitu beharko du. Informazio gehiagorako, sakatu lotura hau: Kixoteren Ibilbidea.<\/li>\n<li>urtean, Soriako mendebaldeko Errege Mendiartea egin genuen. Abentura berri hau 10 egunetan egin dugu: Uztailaren 21a eta 22a eta abuztuaren 3tik 11ra. \u00a0Erronka berria zen eta zailena, gainera. Izan ere, ibilbidea markatu gabe zegoen eta zenbait tartetan abelbidea desagerturik zegoen eta liburuaz gain, iparrorratzak eta GPS nabigatzailea erabili behar izan genituen. Informazio gehiagorako, sakatu lotura honetan: Soriako mendebaldeko Errege Mendiartea.<\/li>\n<\/ol>\n<p>Mendiartearen ibilbidean gertatu zitzaigun anekdota batek taldearen funtzionamendua eta egutegia aldatu zituen, handik aurrera egin genituen ibilaldi luzeetan. Izan ere, dehesa batean galdu ginen eta noraezean genbiltzan, nora jo ez genekiela. Orduan, gutako batek (Pedro G\u00f3mez) zuen GPSri esker, ateratzeko bidea aurkitu genuen. \u00a0Ibilbidea bukatutakoan, mendiko GPS bat erosteko aukera aztertu genuen. Izan ere, ibilbidean gertatutakoaz gain, DIARIO DE NOTICIAS egunkarikoek proiektu batean parte hartzeko gonbitea ere mahai gainean genuen. Nafarroako ibilbideei buruzkoa zen eta 2 o 3 ibilbide egiteko eskatu ziguten, baldintza batekin: ibilbideak GPS-rako formatuan bidaltzea. \u00a0Hartara, GPS bat erostea erabaki genuen, MAGELLAN 500 bat. Julian Claverrek hartu zuen bere gain erabiltzen ikasteko ardura. Hasiera batean ez zen erraza izan, baina denborarekin martxan jarri zuen. \u00a0Esan beharrik ez dago horrek aukera asko zabaldu zizkigula, ordura arte ezagutzen ez genituen toki askotara joateko aukera eman baitzigun, ibilbide-gidari beharrik gabe. \u00a0Denboraren poderioz, kide gehiagok erosi genuen GPSak, eta gaur egun, askok erabiltzen dugu.<\/p>\n<ol start=\"2008\">\n<li>urtean, Portugaleko Donejakue bidea egin genuen. Ibilbide hori GPS-ren laguntzarekin egin genuen lehendabizikoa izan zen. Horretarako, 8 etapak Track-en sartu genituen eta horri esker, oso akats gutxi egin genituen eta etapak askoz azkarrago egin genituen. Abentura berri hau 8 egunetan egin dugu: \u00a0abuztuaren 2tik 9ra arte. \u00a0Erronka berria zen, eta zailena. Horregatik, liburuaz gain, iparrorratzak eta GPSa erabili genituen. Informazio gehiagorako, sakatu lotura honetan: Portugaleko Donejakue Bidea.<\/li>\n<li>urtean, Bide Mozarabiarra egin genuen. Bide Mozarabiarra 7 etapatan egin zen. Nolanahi ere, ibilbide hau egin nahi duenak duen denborara eta egoera fisikora egokitu beharko du. Informazio gehiagorako, sakatu lotura honetan: Bide Mozarabiarra.<\/li>\n<li>urtean, Alcarriako Bidea egin genuen. Alcarriako Bidea 6 etapatan egin zen. Nolanahi ere, ibilbide hau egin nahi duenak duen denborara eta egoera fisikora egokitu beharko du. Informazio gehiagorako, sakatu lotura honetan: Alcarriako Bidea.<\/li>\n<li>urtean, Carlos V Erregearen Ibilbidea egin genuen. Ibilbideak Laredo (Kantabria) eta Yusteko monasterioa (Caceres) lotzen ditu. Ibilbide hau 8 etapatan egin zen. Ibilbidea egiteko Carlos V erbesteratu zutenean pasatu zituen tokiak hartu genituen kontuan eta GPSra pasatu genuen. Oso akats gutxi egin ziren.<\/li>\n<li>urtean, Luna Aita Santuaren ibilbidea egin genuen. Aita Santua Illuecasen (Zaragoza) jaio eta Pe\u00f1iscolan (Castell\u00f3n) hil zen. Bi hiri horiek mapetan lotu eta GPSra igo genituen. Ibilbidea 7 etapatan egin zen.<\/li>\n<\/ol>\n<p>2012an taldekide batzuek Madrilgo bidea eta Sanabresetik Santiago de Compostelaraino. Bidea 8 etapatan egin zen eta haietan Lizarrako Saltamontes taldekide batzuk buru aritu ziren. Damianek etapak prestatu zituen GPS-arekin.<\/p>\n<ol start=\"2013\">\n<li>urtean, Ignazioren Bidea egin genuen. Bide honek Loiolako santutegia (Gipuzkoa) eta Manresako kobazuloa (Bartzelona) lotzen ditu. Loiolako Inazio Loiolako etxetik Manresara joan zen eta han kobazulo batean bizi izan zen eta erlijio katolikora aldatu zen. Ondoren, santutegi bat eraiki zuen bere jaioterrian. Bide hau 10 etapatan egin zen. Bidea oinez egindako pertsonen trackak jaso eta bizikletan egiteko egokitu zen. Esan behar dugu oso gutxitan atera ginela jatorrizko bidetik.<\/li>\n<li>urtean, Indaloren bidea egin genuen. Madril hiriburua Mojacarrekin (Almeria) lotu genituen, bertan baitaude margo ospetsuak. Ibilbidea mapetan marraztu eta GPSra pasatu zen. 7 etapatan egin zen.<\/li>\n<\/ol>\n<p>Egutegiei dagokienez, Burunda Txirrindularitza Taldeko BTT sailak urteko egutegia antolatu du 1994. urtetik hona, behin ere hutsik egin gabe.<\/p>\n<p>Burunda Taldeko Klubeko BTT sailak egutegi hauek egin ditu 1994. urteaz geroztik:<\/p>\n<ul>\n<li>urtea: 19 ibilbide.<\/li>\n<li>urtea: 45 ibilbide.<\/li>\n<li>urtea: 43 ibilbide.<\/li>\n<li>urtea: 44 ibilbide.<\/li>\n<li>urtea: 41 ibilbide.<\/li>\n<li>urtea: 40 ibilbide.<\/li>\n<li>urtea: 41 ibilbide.<\/li>\n<li>urtea: 41 ibilbide.<\/li>\n<li>urtea: 44 ibilbide.<\/li>\n<li>urtea: 43 ibilbide.<\/li>\n<li>urtea: 43 ibilbide.<\/li>\n<li>urtea: 41 ibilbide.<\/li>\n<li>urtea: 41 ibilbide.<\/li>\n<li>urtea: 42 ibilbide.<\/li>\n<li>urtea: 43 ibilbide.<\/li>\n<li>urtea: 44 ibilbide.<\/li>\n<li>urtea: 44 ibilbide.<\/li>\n<li>urtea: 44 ibilbide.<\/li>\n<li>urtea: 44 ibilbide.<\/li>\n<li>urtea: 44 ibilbide.<\/li>\n<li>urtea: 43 ibilbide.<\/li>\n<li>urtea: 44 ibilbide.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Programatutako ibilbideetan 12 lagun inguru parte hartzen ari dira, baina eguraldiak zeresan handia izaten du.<\/p>\n<ol start=\"2000\">\n<li>urtean, Burunda Txirrindula Taldeko BTT sailak trofeo bat sortu zuen erregulartasuna saritzeko. Trofeo hori ematen zaie urtean zehar 25 edo ibilaldi gehiagotan parte hartzen duten klubeko bazkideei. Trofeoak abenduan ematen dira.<\/li>\n<\/ol>\n<p><\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p style=\"text-align:justify;\">La historia de la B.T.T, Bici de monta\u00f1a, se remonta a principios de los 90, en los que se empiezan a verse por Alsasua y alrededores bicicletas diferentes a las tradicionales, que permiten salir a terrenos no asfaltados como pistas y sendas. Durante estos a\u00f1os el aumento de personas que practican este deporte va en aumento.<\/p>\n<p style=\"text-align:justify;\">En el a\u00f1o 1993 se forma el primer grupo organizado compuesto por varias personas, que sal\u00edan los domingos por la ma\u00f1ana, sin tener un recorrido previsto. Se reunian a una hora determinada y decid\u00edan que recorrido hacer. Estos pioneros de la B.T.T. fueron Javier Aldaz, Floren Esquisabel, Joserra Unamuno, Pedro Val, Eugenio Barroso entre otros.<\/p>\n<p style=\"text-align:justify;\">En los recorridos que realiz\u00e1bamos, cada vez te cruzabas con m\u00e1s gente que compart\u00eda tu misma afici\u00f3n, por lo que en Febrero del a\u00f1o 94 se colocaron unos carteles en el pueblo, anunciando una reuni\u00f3n en el Gure etxea para todos aquellos que estuvieran interesados en practicar el Mountain Bike en grupo. A esa reuni\u00f3n asistieron unas 10 personas y decidimos crear un calendario de salidas para los meses posteriores. Se programaron dos salidas mensuales.<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"parent":5,"menu_order":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","template":"template-full.php","meta":{"footnotes":""},"class_list":["post-7","page","type-page","status-publish","hentry"],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.barrankatt.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/7","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.barrankatt.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.barrankatt.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/page"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.barrankatt.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.barrankatt.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=7"}],"version-history":[{"count":25,"href":"https:\/\/www.barrankatt.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/7\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1685,"href":"https:\/\/www.barrankatt.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/7\/revisions\/1685"}],"up":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.barrankatt.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/5"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.barrankatt.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=7"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}